skunkfunk_logo
Respond
fw14_skunkfunk ss14_skunkfunk fw13_skunkfunk ss13_skunkfunk fw12_skunkfunk ss12_skunkfunk fw11_skunkfunk ss11_skunkfunk fw10_skunkfunk ss10_skunkfunk fw09_skunkfunk ss09_skunkfunk fw08_skunkfunk

Internazionalizazioa

Skunkfunk mundu mailako marka gisa jaio zen, azoka eta denda internazionaletan hasieratik egonda. Urteak igarota munduko hiri ezberdinetan kokatzen joan da, eta gaur egun lau kontinenteetan dago. Skunkfunk dendak Berlin, San Frantzisko, Bilbo, Dublin, Santiago de Chile edo Bartzelona moduko hirietan kokatuta daude.

Bidean

Hasieran

90. hamarkadaren erdialdera Mikel Feijoo Elzo, Skunkfunk-eko sortzailea, kamisetak saltzen hasi zen Doctot Music, Benicasim eta Festimad bezalako musika jaialdietan, bere bidaiak ordaintzeko. Hau izan zen Skunkfunk-en hasiera, idea apurtzaile batetik jaiotako marka, bere estilo hirikoia eta berezkoarekin erreferentziazko markan bilakatu dena. Skunkfunk-ek estilo berdingabea, kreatiboa eta hirikoa dauka. Bere kolekzioak gaur egungo moda joerekin bat datoz, ukitu originala mantentzen eta jasangarritasunarengan apostu egiten. Markak denborarekin aurrera egin du, baina ez du inoiz bere ukitu bereizgarria galdu, moda sortzeko kontzeptu ezberdin bat aurkitzea izan du beti helburu. Horregaitik, gure eslogana “Make a difference” da..