skunkfunk_logo

giftcard_img

Gift card denda fisikoetan


elige_tu_importe

kopurua aukeratu

25 eta 250 € bitartean

img_tienda

Trukatu

Skunkfunk dendetan

img_caducidad

Iraungipena

Urte 1 ekoa aktibatu eta gero

img_uso_tarjeta

Txartelaren erabilpena

Erabil ezazu nahi dituzun alditan dirua agortu arte


Gift Card Online Dendan


elige_tu_importe

kopurua aukeratu

50, 100, 150 edo 200 €

img_caducidad

Iraungipena

Urte 1 ekoa aktibatu eta gero

img_uso_tarjeta

Txartelaren erabilpena

Erosketa bakarra

img_conseguir_tarjeta_regalo

Gift Card baldintzak

img_flecha

Denda fisikoetarako opari txartelaren baldintzak :


  • 1. Denda fisikoetarako opari txartela, programara atxikituta dauden Skunkfunk dendetan erosi daiteke (Espainia –Figueres eta Tolosako dendak izan ezik- Alemania eta Frantzia), onartutako edozein ordainketa modutan.
  • 2. Aktibazio-datatik, txartelak urtebeteko balioa du. Urte hori igaro ondoren txartela ezin izango da erabili.
  • 3. Aktibazioaren unean, txartelan 25 eta 250€ arteko zenbatekoa kargatu behar da. Txartela nahi beste aldiz erabili ahal izango da dirua bukatu arte.
  • 4. Opari txartela ordainbide partzial edo erabateko ordainbide moduan erabili daiteke programari atxikituta dauden Skunkfunk dendetan.
  • 5. Opari txartela denda fisikoetan bakarrik trukatu daiteke eta ezin izango da gure denda onlinean erabili (shop.skunkfunk.com).
  • 6. Opari txartelarekin erosketa egiterako unean, opari txartela kutxan entregatu egin beharko da: erosketaren zenbatekoa txartelan dagoen saldoa baino gehiago bada, diferentzia ordaindu egin beharko da dendan onartutako edozein ordainketa modutan. Erosketaren zenbatekoa txartelan dagoen saldoa baino gutxiago bada, diferentziak txartelan jarraituko du eta hurrengo erosketetan erabili ahal izango da.
  • 7. Opari txartelarekin erositako artikuluak Skunkfunk dendetan erositako artikuluak dituzten aldaketa eta itzultze politika berari lotuta daude. Kasu honetan, opari txartelarekin erositako artikuluen zenbatekoa txartel baten bitartez itzuliko da.
  • 8. Opari txartela ez da izenduna eta ez dago txartel edo banku-kontu batera lotuta.
  • 9. Opari txartelaren zenbatekoa ezin izango da itzuli ezta diruaren truke aldatu ere.
  • 10. Saldoa bukatzerakoan, opari txartela ezin izango da diruarekin berriz kargatu. Dirua amaitzerakoan, txartela Skunkfunk dendaren esku geratuko da.
  • 11.Galdu, lapurtu edo epe muga bukatzekotan, txartela ez da beste batengatik ordezkatuko.
  • 12. Manipulazio kasuetan edo txartela apurtzekotan, Skunkfunk dendetako langileek bere onarpenerako eskubidea gordetzen dute.

Online dendarako opari txartelaren baldintzak :


  • 1. Denda onlinerako opari txartela shop.skunkfunk.com webgunean eskuratu daiteke. Erosketaren unean, mezu elektroniko baten bitartez kode bat bidali egingo da, ondoren denda onlinean erabili behar izango dena.
  • 2. Ordainketa pasagunea dela eta, kupoia 24-48 ordutan bidali egingo da.
  • 3. Aktibazio-datatik, kodeak urtebeteko balioa du. Urte hori igaro ondoren kodea ezin izango da erabili.
  • 4. 50, 100, 150 eta 200 euroko txartelak daude salgai.
  • 5. Txartelaren zenbatekoa erosketa bakar batean erabili behar da nahitaez.
  • 6. Opari txartela shop.skunkfunk.com denda onlinean bakarrik erabili daiteke eta ezin izango da gure denda fisikoetan trukatu.
  • 7. Opari txartela ezin da erabili beste opari txartela bat erosteko.
  • 8. Opari txartela, erosketaren zenbateko osoa txartelaren zenbatekoa baino gehiago edo berdina baldin bada erabili daiteke bakarrik. Erosketaren zenbateko osoa txartelaren zenbatekoa baino gehiago bada, bezeroak diferentzia ordaindu behar izango du.
  • 9. Txartelaren zenbatekoa erosketaren zenbateko osotik deskontatu egingo da, BEZa eta garraio-kostuak barne.
  • 10. Opari txartelarekin erositako artikuluak Skunkfunk-eko denda onlinean erositako artikuluak dituzten bidaltze, aldaketa eta itzultze politika berari lotuta daude. Kasu honetan, kupoi berri bat helaraziko da opari txartela zuen zenbatekoarekin (garraio-kostuak kenduta).
  • 11. Itzultzearen zenbatekoa opari txartelaren zenbatekoa baino gehiago bada, kupoi berri bat helarazi egingo da opari txartela zuen zenbatekoarekin eta kontu korrontean itzuli egingo da kreditu txartelaren bidez egindako ordainketa (bidalketa-gastuak kenduta).