skunkfunk_logo

A space for the rebels and outsiders that express their individuality through art and creation.
Each season we collaborate with them by merging art and fashion from a singular perspective.

Art Collage


Fashion design


Martina Spetlova · SS12

Martina Spetlova diseinatzailea ezagutzeko aukera izan genuen ITSren bederatzigarren edizioan; Central Saint Martins arte eta diseinu eskolan graduatua da, eta Londresko modaren gaur egungo izar berrietako bat.


Koloreen eta egituren erabilerari esker, ospe handia lortu du Martinak sormenaren arloan; izan ere, ezin hobeto uztartzen ditu hasiera batean itxuraz bateraezinak diren elementuak.


Moldagarritasuna eta malgutasuna dira haren filosofiaren ardatzak, diseinatzeko orduan.


Haren lana oso interesgarria iruditu zitzaigunez, erabaki genuen harekin lan egitea, Skunkfunken 2012ko udaberri-uda bildumarekin batera aurkeztuko den kapsula-bilduma baten bitartez.

[+]

Ruth Green · FW12

Skunkfunk-ek ITS#FASHION plataformaren babesle berria bezala, iraunkortasunaren Skunkfunk saria eman zion Ruth Green diseinatzaile ingelesari.


Ruth Greenek proposamen interesgarri bat aurkeztu zuen; ausarta, eta gure balio asko uztartzen dituena: denborazkotasun eza, multifuntzionalitatea, iraunkortasuna eta tradizioa.


Kaxmirraren birziklatze-prozesuari buruzkoa da bere proiektua. Jantziaren eta jantzia janzten duenaren arteko elkarreragina islatzen du bere proiektuak: silueta ez du jantziak zehazten, jantzia soinean duen pertsonak baizik, erraz manipula daitekeen lokarri-sorta delikatu bati esker.


Bilduma ekologikoen estereotipoetatik urrundu, eta diseinu erakargarriak dakarzkigu bere proposamenak, modu tradizionalean egindako zuntz birziklatu delikatuarekin sortutakoak.


Gaur egun, Skunkfunk-ekin ari da lanean Ruth Green, 2012ko udazken-negu bildumarekin batera aurkeztuko den kapsula-bilduma prestatzen.

[+]

ITS (International Talent Support) da Fashion Desing-eko gure proiektu nagusietako bat.
Modaren munduko sortzaileentzako plataforma da ITS, eta izar gazteen lana ikusaraztea eta horien ahotsa entzunaraztea du helburu.
Hamargarren edizioan, babesle moduan parte hartu zuen Skunkfunkek, eta iraunkortasunaren Skunkfunk saria eman zuen:

Ruth Green izan zen irabazlea, eta 5.000 €-ez gain Skunkfunken 2012ko udazken-negu bildumaren zati izango den kapsula-bilduma sortzeko aukera ere irabazi zuen.

www.itsweb.org

Kolaborazioak